ZniTB is an application for watching content in Basque via streaming. What Where to See

Latest Version

Version
Developer
Category
Google Play ID
Installs
1,000+

App APKs

ZniTB - ZerNonIkusi TB APP

ZniTB streaming bidez euskarazko edukiak ikusteko aplikazioa da. ZniTBrekin, zure hizkuntzan dauden podcast, telesail, dokumental eta telebistako saioez gozatu ahal izango duzu. Baita euskal sortzaileen edukietaz ere.

Ezaugarri nagusiak:

Euskarazko edukien katalogo zabala: ZniTBk euskarazko podcast, telesail eta telebista saioen bilduma zabala eskaintzen dizu, adin eta gustu guztientzako aukerekin.

Eskuz sortutako zerrenda itxiak: gure taldekideek proposatu eta berrikusitako zerrendei esker, haurrentzako seguruak diren bideoak aurki ditzazkezu.

Kalitate handiko streaminga: Gozatu etenik gabeko bistaratze esperientziaz.

Interfaze intuitiboa eta erabilerraza: Nabigatu gure aplikazioan zehar modu erraz eta arinean, ikusi nahi duzuna azkar aurkitzeko aukera emango dizun interfaze intuitibo batekin.

Deskargatu ZniTB gaur bertan eta murgildu euskarazko edukien munduan. Etxean edo mugimenduan zaudela ere, zure telesail eta saio gustukoenez gozatzeko aukera izango duzu, edozein unetan eta edonon.

Pantailak euskaraz erabiltzeko aukera aparta!

ZerNonIkusi taldeak garatutako aplikazioa.

ABISUA: Jatorrizko bideoen aspektu-erlazioa mantentzeko helburuarekin, baliteke bideoak erreproduzitzean alboetan barra beltzak agertzea.
Read more

Advertisement