BOGA - euskara ikasten APP
Ikastaroa 10 saioko 15 blokek osatzen dute; denboran eta espazioan zehar eramango zaituzten 15 istoriok; Euskal Herritik Ameriketara eta, handik, urrutiko lurraldeetara...
BOGAn hainbat baliabide topatuko dituzu: bideoak, testuak, gramatika-azalpenak, hiztegia eta jarduerak.
Ez duzu erregistratu behar, ez duzu datu pertsonalik eman behar eta, gainera, doakoa da.
Emaitzak zure dispositiboan baino ez dira gordetzen, eta zein eduki noiz landu zeuk erabakiko duzu.
• Doakoa
• Entretenigarria
• Gure irakasleek sortua
Edukiak:
• 470 bideo laburretan kontatutako 15 istorio
• Irudi originalak, zenbait artistak BOGArako propio sortuak
• 10.000 audio
• 3.500 jarduera
• 700 gramatika-azalpen
Emaitzak zure terminalean gorde arren, edukiak odeian daude; beraz, Interneterako konexioa beharko duzu BOGA aplikazioa erabili ahal izateko.